Zero zabor bidean, herritarron garaia heldu da

Asteartean maiatzeko osoko bilkura burutu zuen Azpeitiko Udalak, bertan, zero zabor politiketan sakontzearen aldeko mozio bat onartu zelarik. Norabide honetan sakontzeko, auzoetan batzarrak antolatu ditu hurrengo egunetarako.

Hilabeteak daramatzagu, prozesu parte hartzaile bat eskatzen herriko hondakinen gestioa denon artean berrantolatzeko, asko hobetu daitekeen ustearekin. Beraz, egoera berri honen aurrean, Azpeitia Zero Zaborrek dei egiten die azpeitiarrei Udalak antolatu dituen batzarretan parte hartzera.

Hemen batzarren egutegia:

Maiatzak 16, asteazkena, Urrestilla, Aratz-Erreka, Nuarbe eta Matximentako herritarrei zuzenduta batzarra, 20:30ean hasita Urrestillan.

Maiatzak 17, osteguna, Soreasu, Alde Zaharra, Madalena, Juan XXIII, Arana, Santutxo, Damaso Azkue, Julian Elorza eta Odria auzo eta kaleetako herritarrentzako bilera. 20:30ean hasiko da Soreasu antzokian.

Maiatzak 22, asteartea, Pablo VI, Garmendi, Hartzubia, Jose Artetxe eta Landetako bizilagunentzat batzarra. 20:30ean hasiko da Betharrametako aretoan.

Maiatzak 23, asteazkena, Euskal Herria, Sanjuandegi, Loiola, Loiolabide eta Izarraitz auzoko herritarren txanda izango da. Betharrametan izango da batzarra, 20:30ean hasita.

Maiatzak 24, osteguna, nahi duten herritarrek batzarra gazteleraz egiteko aukera izango dute. Hau ere 20:30ean izango da Betharrametako aretoan.

Berriak atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Hondakinak gutxitzeari buruzko hitzaldia izango da gaur

uztarria.com

Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean. Ekoshopper nola egin erosketa, zaborra ez erosteko izenburupean emango dute hitzaldia Sanmarko Mankomunitateko kideek

Atzo hasita, Hondakinen Prebentzio Programaren baitako jardunaldiak egiten ari dira Urola Erdiko Zerbitzuen Udal Elkarteko udalerrietan: Aizarnazabalen, Azpeitian, Beizaman, Bidegoianen, Errezilen, Zestoan eta Azkoitian. Hondakin edota zabor gutxiago sortzearekin lotutako gaiak landuko dituzte herriz herri antolatutako hitzaldietan. Atzo egin zuten aurreneko solasaldia Aizarnazabalgo Lauburun, 19:00etan hasita. Atzokoan elikagaien bankuari buruz aritu ziren.

Irakurtzen jarraitu

Berriak atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Hondakinak nola kudeatu erabakitzeko prozesua ireki du Udalak

uztarria.com

Hainbat gai landu zituzten atzo, asteartea, ohiko udalbatzarrean, baina alde desberdinen arteko eztabaida hondakinen inguruko mozioek eragin zuten (EAJk, Bilduk eta Hamaikabatek mozio bana aurkeztu zuten). Mozioen bozketan, Bilduk aurkeztutakoa soilik onartu zen

Irakurtzen jarraitu

Berriak atalean publikatua | Utzi erantzun bat