Gaur hasiko da Azpeitia Zero Zaborren hitzaldi zikloa

Gaur hasi eta hilaren 13a arte iraungo du AZZek antolatu duen hitzaldi zikloak. Pertsoanaia esanguratsuek hartuko dute parte, besteen artean, Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketa arduradunak. Lehen hitzaldia, gaur izango da Emakume Txokoan eta Antonia Barbak emango du.

Antonia Barba Kataluniatik dator Ingurumen Fundazioak antolaturiko jardunaldietan parte hartzera. AZZek zero zabor programa integrala bultzatzea duenez xede, interesgarria iruditu zitzaion enpresa baten kasua ekartzea. Horregatik, Ingurumen Fundazioarekin harremanetan jarri eta hitzaldi hau antolatu du. El Tinter enpresan hondakinen kudeaketa egoki baten inplantaziorako ema dituzten urratsak eta izandako emaitzak azalduko ditu, balorazio orokor bat eginez.

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiogu Antonia Barbari, hitzaldi hau emateko agertu duen prestutasunagatik

  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Azpeitiko Emakume Txokoa
  • Hitzaldia: El Tinter enpresako kasu praktikoa
  • Hizlariak: Antonia Barba, El Tinter enpresako zuzendaria
  • Hizkuntza: gaztelera
About these ads
Post hau Berriak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s