Asteazkenean abiatu zen Azpeitia Zero
Zaborren hitzaldi zikloa. Antonia Barbak, El Tinter enpresako zuzendariak, euren esperientzia azaldu zuen bertaratutakoei. 23 herritarrek hartu zuten parte lehen hitzaldi honetan. Hitzaldi ziklo hauek, hilaren 8an jarraituko dute Sanagustin Kulturgunean Leire Etxaniz eta Juan Carlos Alduntzinek emango duten saioarekin.
Ingurugiro Etxea Fundazioaren jardunaldiak
Bestalde, atzo burutu ziren Ingurugiro Etxea Fundazioak antolaturiko jardunaldiak ere. Administrazioko eta enpresa pribatuetako dozenaka langilek parte hartu zuten jardunaldi hauetan. Ponentzia interesgarri ugari entzuteko parada izan zen bertan. Gaiak ere hamaika: administrazioaren ardurak eta aukerak, enpresetako hondakinen kudeaketa, atez ateko bilketa sistema… Mahai-inguru batekin eman zitzaien amaiera jardunaldi oparo hauei.




