Denera, 100 lagunetik gora izan dira Azpeitia Zero Zaborren hitzaldi zikloan

Atzo izan zen azken hitzaldia Sanagustin Kulturgunean, Zero Zabor: hondakinek badute alternatiba izenburupean. Adin eta eremu ezberdinetako 40 bat herritar bildu ziren bertan, Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategik eman zuten hitzaldia entzuteko.

Ia ordubetez aritu ziren Gipuzkoako herri ezberdinetako datuak ematen, bilakaerak, grafikoak etab. Murrizketaz, bilketa sistema ezberdinez… informazio ugari jaso zuten bertaratu zirenek. Gero beste ordu erdi batez, bertaratutakoen galderak erantzun zituzten.

“Informazioa behar dugu”

Horixe jende gehienak behin eta berriz aipatzen zuena. Behin eta berriz, eskertu egin dute entzuleek hitzaldi hauetan eskaini zaien informazioa eta Azpeitia Zero Zabor taldekoek ere jaso dute mezua: orain arte informazioa eta eztabaida zabaltzea bazen helburua, erreafirmatzeko balio izan dute hitzaldi hauek.

Post hau Berriak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s