Lapatxeko konpostatze planta “hustu beharra” dagoela esan du Juan Carlos Alduntzinek

uztarria.com

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko diputatua Azpeitian izan da gaur, asteartea, Eneko Etxeberria alkatearekin batera gainezka dagoen Lapatxeko konpostatze planta bisitatuz.

Zero zabor politikaren aldeko aldarria egin dute bi agintariek eta Alduntzinek zabortegi guztiak ixteko konpromisoa berretsi du.

Lapatxeko konpostatze planta urtean 3.000 tona materia organiko prozesatzeko diseinatu zuten, baina gaur egun 6.000 inguru jasotzen ditu. Gipuzkoan martxan dagoen bakarra da eta ezin dio gaur egun lurraldean sortzen den hondakin organiko kopuruari erantzun.

Gain karga horrek guztiak sortzen dituen arazoak konpontzeko baliabideak jartzen ari direla adierazi du Alduntzinek, eta konpostatzea ondo egiteko konpromisoa bere egin du. Konpostatu beharreko materia organikoa horrexegatik bidaliko dute, behin behineko neurri gisa, Gipuzkoatik gertu dauden beste toki batzuetara, Lapatxekoa bere onera ekarri arte eta Gipuzkoan beharrezkoak diren konpostatze plantak eraiki bitartean. Alduntzinek gaur adierazi duenez, Lapatx “hustu beharra” dago.

Eneko Etxeberriak, bere aldetik, Lapatxek herritarren artean sortzen dituen arazoak azaldu dizkio diputatuari. Lapatxen zabortegirik nahi ez duen moduan, “beste inon ere halakorik ez” duela nahi adierazi du alkateak. Hori posible izateko, “hondakin kopurua murriztea eta prebentzioa lantzea lehentasunezko gaiak” direla esan du Etxeberriak eta “berrerabiltzeko eta birziklatzeko” deia egin die herritarrei.

Post hau Berriak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s