Azpeitia Zero Zaborren prentsa-oharra:
Azpeitia Zero Zaborrek, atzoko Bilduko ordezkari instituzionalen, tartean Azpeitikoa,
agerraldiaren harira honako balorazioa egiten du:
1- Positiboki baloratzen dugu Zero Zabor bidean urrats sendoak emateko hartutako
erabakia.
2- Bide horretan, gaikako bilketa sistema eraginkor bat ezartzeari lehentasuna
ematearekin ados gaudela adierazi nahi dugu.
3- Bilketa sistema eraginkor bat ezartzeko prozesu parte-hartzaile bat garatzea
ezinbestekoa dela deritzogu.
4- Horretarako, herritarrei informazio egokia helarazteko kanpaina berehala
abiatzeko eskatzen diogu Azpeitiko Udalari.
5- Azpeitiko eragile eta norbanakoei, informazioa jasoz eta egoeraz jabetuz prozesu
honetan parte hartzeko deia luzatzen diegu.
6- Irtenbidea denon ekarpenekin soilik iritsiko da, iritzi ezberdinak elkarbanatuz eta
guztiontzako egokiak izango diren irtenbideak aurkituz.
7- Gure ustez, aldaketaren eta bilketa egoki bat egitera pasatzearen beharra
ukaezinak diren heinean, eztabaidatik kanpo daude. Bilketa egoki bat egitea nola
bermatu, horretan datza eztabaida.
8- Azkenik, Azpeitia Zero Zaborrek eragile zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko
bere prestutasuna agertzen du. Horretarako, bilera errondak egiteari ekingo dio
hurrengo egunetan.




