“Errausketari ateak ixten” dokumentalaren trailerra

ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN

Europak esana du orain arte ezagutu ditugun zabortegiak itxiak izan beharko direla 2016rako. Horren aurrean bi aukera gelditzen zaizkigu:

1) Zaborra errauskailuetara eramatea, bertan erretzea eta bistatik kentzea.

2) Zero zabor filosofiaren norabidea hartzea eta hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko sistemarik eraginkorrenak martxan jartzea. Eta gaur gaurkoz diferentzia handiz birziklapen tasa altuenak ematen dizkigun sistema atez atekoa da.

Bidegurutze honen aurrean Gipuzkoako udalerri askok azken aukera honen aldeko hautua egin dute eta hondakinak biltzeko atez ateko gaikako bilketa selektiboa martxan jartzeko erabaki ohoragarria hartu dute. Sektore politiko eta empresarial boteretsu batzuk, ordea, ez dute oso begiko aldaketa hauen norabidea. Eta bere armategiko munizio erasokorrenak deskargatzeari ekin diote gupidarik gabe. Alarma gorria piztu dute eta Gipuzkoaren hondamena iragartzen duen apokalipsiaren oihu iluna jaurti dute. Eta mezu hori zabaltzeko ezinbestekoa izan zaie zenbait komunikabidek egin dien bozgorailu lana.

Errauskailua aurrera atera nahi dute kosta ahala kosta eta badakite atez atekoa Gipuzkoan zabaltzeak kolokan jarriko duela beren azpiegitura kuttuna eraikitzearen zilegitasuna. Aurrekari gutxi izango dira horrelako erabaki instituzional arrunt batek holako kanpaina mediatiko errukigabe erasokorra jasan duena. Eta horregatik, urak pixka bat bere lekura ekarri nahian, eta eztabaida bere parametroetara eramateko asmoz ordubete inguruko lana burutu dugu Debagoiena Zero Zabor-eko kideok. Aski baitugu intoxikazioaz, aski kanpaina mediatiko manipulatuez. Bertan zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen saiatu gara: Garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen jerarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak…

“ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN” DOKUMENTALAREN TRAILERRA UZTEN DIZUEGU IKUSGAI

About these ads
Post hau Berriak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s