Bosgarren edukiontzia behar bezala erabiltzeko eskatu du Udalak

uztarria.com

Azpeitiko Udaleko ordezkariek esan dutenez, azken asteotan bosgarren edukiontziaren inguruko hainbat kexa jaso dute udaletxean. Ontzi horiek erabiltzeko beharrezkoa da giltza edukitzea, eta esan dutenez, “edukiontzi horien gainean organikoz betetako plastikozko poltsak agertu dira”.

Udalak dei berezia egin die herritarrei “horrelakorik ez egiteko”. Gaineratu dutenez, bosgarren edukiontzia erabili nahi dutenek Urola Erdiko Mankomunitatera, 943 85 73 19 zenbakira, deitu eta bertan antolatzen diren ikastaroetara joateko aukera dute. Ikastaroa egin ondoren, konpostagailua, poltsa bereziak eta edukiontzia zabaltzeko behar den giltza emango zaizkie.

About these ads
Post hau Berriak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s