Hondarretatik aukerak sortzen

Gipuzkoan sortu diren Zero Zabor taldeek agerpena egin dute Donostiako Ondarreta hondartzen. Bertan, Gipuzkoa hondakinen kudeaketari dagokionez aurkitzen den bidegurutzea irudikatu dute. Batetik eredu zabor sortzailea eta erraustegia. Bestetik, Zero Zabor eredua, hondakinak arazo beharrean aukera bezala hartzen dituena. Behan daukazue irakurriatko adierazpena.

 

HOndarretatik aukerak sortzen

Gipuzkoako Zero Zabor taldeen aurkezpena

“Zabortegi eta erraustegiak kentzen joatearen alde egiten dugu apostu, hondakinak tratatzeko modu ekologikoagoak lehenetsiz. Baliabideak era efizientzean erabiltzearen alde gaude eta posible den kasuetan hauek berrerabiltzea. Birziklatu ala konposta daitezkeen hondakinak ez erraustea eskatzen dugu. Gure hondakinetako materialen balioa berreskuratu behar dugu hauek gaika bilduz eta birziklatuz. Produktuen diseinuan eragin beharra dago hauen birziklapena eta konponketa posible egin, eta biziraupena luzatzeko. Hondakinak baliabide izatea sustatu behar da zerga politikaren bidez, eta hauek zabor bihurtzea zaildu.”

Hauek ez dira gure hitzak. Europako parlamentuaren Ingurumen Batzordeak onartutako txostenean esaten direnak dira. Guk gure egiten ditugu, Zero Zabor filosofiarekin bete betean bat egiten dutelako. Gipuzkoa bidegurutze batean dago hondakinen kudeaketaren gaian. Hondakinek, erabiltzen ditugun produktuen hondarrek alegia, arazo izaten segi behar duten ala aukera batean bihurtzen ditugun dago jokoan.

Errauste planta eraikiz gero, hamarkadak beharko dira inbertitutako ehunka milloi euroak ordaintzeko. Horrek, errauste plantarentzat zaborra sortzera behartuko gintuzke epe horretan, ala gainerakoan, gastuak bikoiztera. Gure hondakinak zabor toxiko bihurtzeak ez du arazoa konpontzen, larriagotu baizik. Gainera, errausketak ez du zaborra desagerrarazten. Erraustegitik urtero aterako liratekeen 100.000 tona zabor toxikoentzat zabortegiak beharko genituzke.

Beste bidea, Europatik datorrena, guk proposatzen duguna da, arrazionalitatea eta konponbidearena. Hondakinak materialez osatuta daude. Hauek balioa daukate. Baliabideak suntsitu eta arazo bihurtzeak ez dauka zentzurik. Munduan zehar Zero Zabor politiketan aplikatzen diren neurriak gurera ekarri behar ditugu. Hondakinetatik arazoak sortzeari utzi eta aukerak sortu behar ditugu. Gauza jakina da ekonomiari on egiten diola baliabideak ondo probesteak. Sektore ekonomiko oso bat eraiki daiteke bererrabilpena eta birziklapenaren inguruan, eta lanpostu mordoa sortu. Ez da ez gutxiesteko gauza bizi dugun krisi garaiotan.

Geroz eta gehiago gara Gipuzkoan arazoa eta irtenbidea zein diren garbi daukagun herritarrak. Geroz eta herri gehiagotan sortzen ari dira bide positiboan eragiteko Zero Zabor taldeak. Erraustegiaren proiektua atzera bota eta Zero Zabor politikak lehenbailehen abian jartzea lortu behar dugu, gaur egun dauden zabortegi kutsakorrak ixteko. Administrazioei, herritarren ongizatearen defentsan ausart izateko eskatzen diegu, guztion artean, Gipuzkoa, Zero Zabor lurraldea izatea lortuko dugulako.

Hasi dugun bezala bukatuko dugu adierazpen hau, Europara begiratuz. Maiatzaren 11, 12, eta 13an Europa mailako Zero Zabor mugimenduak antolatuta jardunaldiak izango dira Donostian. Zero Waste Europe-koek beraien urteroko topaketa Gipuzkoan egin nahi izan dute, hemen sortzen ari den aukera gertutik segitzeko. Gipuzkoa Zero Zaborrek ekitaldi hori Europa Zero Waste sarean sartzeko erabiliko du.

Post hau Berriak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s