Azpeitiko Gaztetxea ere zero zabor bidean da, hitzez eta ekintzaz

Azpeitiko Gaztetxearen oharra:

Hondakinen kudeaketarekin gaur egun daukagun arazoaren berri eman, egoera honetara iristeko zergatiak azaldu eta honi buelta emateko alternatibak erakusteko asmoz; Azpeitiko Gaztetxekoak herriko gazte lokaletatik pasatzen hasi gara hitzalditxo bat eskainiz. Lokalik ez duten, baina, interesatuta dagoen edonori ere lokaletan ematen dugun hitzalditxo bera emateko prest gaude.

AZZ eta Gaztetxeak buruturiko aldebikoa, 2012ko otsailean

 

Ekimenaren helburua, herriko gazteak, gaur egun bizi dugun egoera ulertu eta eztabaida nahiz parte hartze prozesuan gazteok gure ekarpena egin ahal izateko oinarrizko informazioa zabaltzea da.

Guk argi daukagu Zero Zabor dela bidea, baina, ez goaz herriko gazteak posizionatzeko helburuarekin; erabaki zentzudunak hartzeko datu eta irizpideak emateko asmoarekin baizik.

Amaitzeko, gogor kritikatu nahi dugu Azpeitiko EAJ eta H1 alderdiek Azpeitia Zero Zaborri buruz eginiko adierazpen negargarria. Beste behin ere, argi ikusi da herri mugimenduarekiko duten errespetu falta.

Post hau Berriak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s