Azpeitia Zero Zabor
AZZ Azpeitian hondakinen arazoari aurre egiteko sortutako eragilea da. Azpeitian eta Gipuzkoan hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman eta konponbidea gauza dadin eragitea da gure helburua, hau da, Gipuzkoa lurralde izenda dadin eta Zero Zabor programa bat aplika dadin lortzea.
Aurkezpeneko prentsa-oharra:
Mila esker gaurkoan guregana hurbildu zareten guztioi. Prentsaurreko hau, Azpeitian talde berri baten sorreraren berri emateko izan da antolatua: Azpeitia Zero Zabor. Egun, hondakinekin dugun arazo larriari aurre egin nahi diogun lan talde bat gara, gaur egungo hondakinen kudeaketa sistemarekin bat ez datorrena eta irtenbide alternatibo bat aurkitu nahi duena.
Esan dezakegu, gaur egun hondakinen inguruan bizi dugun egoera kritikoa dela. Eta kritikoa da ez herri mailan bakarik, baita eskualdeka ere edota mundu mailan. Gaur egungo kudeaketa okerrak jasangarritasun bidean joan ordez aurkako norantzan garamatza arazoa are eta gehiago larriagotuz.
Gure helburua arazo honi irtenbide bat ematea da, azpeitiar guztiak inplikatuz, herritarrei arazoa zertan datzan jakinaraziz herri mailan gai honen inguruan eztabaida sustatuz. Gu gara arazo hau sortu dugunak, eta guk izan beharra daukagu irtenbidea aurkitu behar dioguna!
Eta helburu hau lortu ahal izateko gure poposamena Zero Zabor programa da: Programa honen xedea Gure eguneroko jardunean erabili behar ditugun materialak alferrik galdu eta elementu kutsakor bihurtzen ez uztean datza. Erabilitako produktuak ustiatu ondoren irtenbidea eman behar zaie, zaborrik ez sortzera heldu gaitezkeen arte, eta horretarako hiru ildo jarraitu ahal ditugu eta orden honetan bertan: murriztea: hondakinik onena sortzen ez dena baita; berrerabilpena: produktuaren bizitza luzatzea ahalbidetzen baita hondakinak sortzeari utziz; eta birziklapena: sortu ditugun hondakinek jasotzen duten tratamentua zabor bihur ez daitezen.
Natur baliabideak ustiatu eta gutxitzen diren bitartean, material horiek berreskuratzen uzten ez digun sistema linealetik, diseinu egoki baten bidez material berreskuragarriak erabiltzen dituen eta materialeak berreskuratzeko bilketa sistema egokia ezartzean datzan sistema zirkularrera pasatzea da guk proposatu nahi duguna.
Badakigu zaila egiten zaigula gure ohiturak aldatzea, baina sortu dugun egoera honi aurre egiteko arazoaren inguruan kontzientziazioa eta inplikazioa beharrezkoak dira arazoari errotik heldu behar baitzaio. Guk aurrera atera nahi dugun proiektu hau herriari laguntzeko da herritarrei gaiaren inguruan informazioa zabalduz, herriari zein herritarrei aldaketaren aurrean laguntzeko
Horregatik, interesa duen pertsona oro gonbidatzen dugu gurekin kontaktuan jartzera ekimen honek jende gehiagorengana iristeko bultzada izan dezan. Eskerrik asko etortzeagatik eta hurrenarte!
Gipuzkoan lanean ari diren ZERO ZABOR taldeak:
Orio zero zabor




